Burua oinetan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko ots. 18a, 06:14

Aste honetako Iñigo Aranbarriren iritzia:

Ez da edonor Katy Perry. Taylor Swift, Beyonce, Lady Gaga, Jennifer Lopez, Rihanna eta enparauen aurretik ageri ohi da Forbes zerrendan, abeslaria izateaz gain influencer-a baita. Izenak berak saltzen duelako merkaturatzen ditu oinetakoak ere.

Asteon, atera berri zituen zapata eta sandaliak erretiratu behar izan ditu, hainbestekoa izan da etorri zaion zaparrada. Diseinuak piztu du sua: oinetako beltzak dira, aurpegi baten irudira begi handiak, sudur zabala eta ezpain lodi gorriak dituztenak. Arrazistak direla entzun behar izan du. Perry ez, enpresa desenkusatu da, ez omen da inor mintzeko asmorik egon.

Izan da erotzen ari garela aipatu duenik, gauzak bere neurritik atera direla, ez baita bakarra izan Perry. Lehengo astean, Guccik 800 euroko jertse beltz bat erretiratu behar izan zuen dendetatik. Musu pareraino igotzen zen lepoa zuen, ezpain handi gorriak margotuak aho-zuloaren inguruan. Orain hilabete pare bat, antzeko polemika piztu zen Pradak ateratako tximu itxurako giltzetako batekin. Askatasunak behar omen du ororen gainetik. Ez da esaten, saltzeko askatasuna esan nahi da.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide