Diktadura eraginkorrak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2019ko ots. 4a, 06:47

Aste honetako Iñigo Aranbarriren iritzia:

Kazetariei lana sano errazten dien sugea du ahoko zuloan Alfonso Guerrak, agerraldi bakoitzean titular bat baino gehiago uzten duena. Eta bere garaian adierazi zuen bezala esker txarrekoa dela erregea zabortegira botatzea elefante bat hiltzeagatik Afrikan edo konparatu Carles Puigdemont Antonio Tejerorekin, halaxe formulatu du prentsaren aurrean askok lagun artean baldarrean darabilena, alegia, diktaduretan dena ez dela okerra: «Madurorenak ezertarako balio ez duen bezala, badira ekonomikoki eraginkorrak diren diktadurak». Argiago gera dadin, adibidea ere utzi du, Augusto Pinochetena Txilen.

Ausardia, ezin zaio ukatu. Pinochet haginka aritu zen hamazazpi urtean 3.200 lagun desagertu ziren, 80.000 atxilotu zituzten, milaka izan ziren torturapean txikitu zituztenak. Eta bai, Milton Friedmanen eskolako aholkulariei jarraiki, sindikatuak debekatu eta ekonomia erabat liberalizatuta hasierako urteetan «Txileko miraria» obratu bazen ere, laster heldu zen hondamendia. Jende xehearentzat, noski. Jeneralak eta bere emazte Lucia Hiriartek oraindik oinordekoek itzuli ez duten milioika dolarreko ondarea oheperatu baitzuten.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide