Iparragirre burger batean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko aza. 19a, 06:28

Bakarrik zegoela lantokitik hartua zioten ostatuan eta zerbait hartzera zihoala. Nora baina, galdetu zidan. Madril handia zaio eta nekatua zegoen. Urrun barik, San Luis kafetegia zuela esan nion, Iparragirrek Gernikako Arbola estreinakoz kantatu zuen fonda orduan, kafetegia orain. 

Joateko eta abesteko, ahapeka badarik ere, herrimina arindu beharra bazuen. Gaitarako ari nintzaion, baina agindu aberkoitzat hartu lagunak. Berehala nuen argazkia telefonoan. Zer fonda, zer kafetegi eta zer kafetegiondo, Mc Donalds bat dela orain. Atezuan jarri ninduen. Datuak egiaztatu nituen. Bebarruen zenbaki-dantza ere kontuan hartuta, begiratzeko ondo, han behar duela. Alferrik. Galdetu ere egin zuen barruan, nonbait. Beharginak, ez zuela aztarrenik ere kafetegi dontsuaz. Atariko oroitarriaren fotoa bidali nion. Herriak ez du barkatuko!, erantzun zidan. Gau hartan, Leño ezagutzeko gazteegia baina Hedoi Etxarteren suzko liliak ez, Sobietar Batasuneko himno zaharra entzunez hartu zuen loak.

Jarraitu irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide