Kontua da emazteak inkestatzailearekin izan zuen interbiua kontatu nahi didala lagunak, nola elkartu ziren aurrez aurre, nola galderak bizi-baldintzez izan ziren, etxearen egoeraz, haurrek ondo jaten zuten, berogailurik bazeukaten... etorkinzunaz, nonbait. Milaka kilometrora badu ere sorterria, desegokiak egin zaizkio galderak, ez du bere burua ikusi, badaki ondoko akademiako irlandarrei ez dietela halakorik galdetu. Izenetik hasita, zer zaku handi etxetik kanpora dabiltzanena. Bera irakaslea da sare publikoan, nahiago izan du euskaraz erantzun, baina ezinezkoa izan da. Masailak gorritzen sumatu du galdetzailea. Bai, zer zaku handi.