Normaltasuna

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko urr. 15a, 09:54

Gure normaltasunaren adierazgarri da hilaren hasieran Nafarroako Parlamentuan izaniko eztabaida. Aurreneko bozketan, egun batzuk lehenago Gasteizen egin bezalaxe, «euskara batuaren garrantziaren» alde edo kontra agertu behar izan zuten parlamentariek.

Abstenitzea erabaki zuten UPNkoek eta PPkoek; gainerakoak alde azaldu ziren. Bigarren bozketan, «euskara batuak euskararen normalkuntzan izan duen garrantziaz» eztabaidatu zuten. Aldekoak alde berriz ere, abstenitu zen PSN salbu; abstentzioa, aldiz, ezezko bilakatu zen. Ongi ulertu badut, eta barka grouchokeria, !garrantzia izan lezakeen erregistro estandar batek hizkuntza-normalkuntzan izan lezakeen garrantzia aitortzearen kontra! agertu ziren. Beharrik zoragarri zentratu didan gaia UPNko bozeramaile den Javier Esparzak: «Eztabaida dago gai honetan. Euskalkiak indartu beharra dago». Ondoan aitortzeko gobernuan izan diren urteetan ez dutela pitorik egin horien alde.

Grazia tristea du denak berez. XXI. mendean edozein parlamentu bertako hizkuntza arautu baten garrantziaren alde edo kontra agertu behar izatea psikiatria kongresuetan ikertu beharkoa da. Senperrenak jota ere, ezinezkoa zait auzokoak lantegi horretan ikustea. «Bat zatoz daukan garrantzia aitortzearekin frantses/espainiera estandarrari?». Ez da erraz aurkituko bozketa absurdoagorik kroniketan. Baina hor gaude, horiek dira gure ezinaren koordenadak.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide