Ahoan legarrik gabe mintzo da. Gizon zintzoa da: «Korrontea emateko titi-puntetan jartzen dira bi pintzatxoak, eta beste bi aluan. Makinatxoari eragin eta orduantxe egiten du zartadatxoa». Ezinago zintzoa: «Baina bortxatu, sexualki bortxatu, ez. Galdetu, galdetu lasai DINAtik igarotako edozein emakumeri! Inor nik bortxatutakorik? Inor ez!».
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.