Mendekoste gereziak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri

Ez ohiko sintonian, Etxerat-ek Espainiako gobernuaren espetxe politika salatzeko eskatu bezperan galdegin du Gasteizko Legebiltzarrak amaiera emateko euskal presoen urruntzeari. Txinparta, iragan martxoan Puerto III kartzelan hilda aurkitu zuten Xabier Rey Urmeneta iruindarraren heriotza. EH Bilduk aurkeztu testuari EAJk eta PSEk eginiko zuzenketak erantsita onatu da eskaera azkenik, Elkarrekin Podemosek ere babestuta. PP baino ez da gelditu kanpoan. Ahoan legarrik gabe mintzatu da Carmelo Barrio legebiltzarkidea Reyren heriotzaz: «Bere erabakia izan zen».

Bere-berea du eskuinak ondorioak baldintzetatik bereiztea. Hartzen den arloa hartzen dela, gauzak «gertatu» egiten dira, berez, eta hala, mendekostetan gereziak bezala datozkigu jazoerak.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide