Sumendia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko eka. 11a, 11:50

Sumendia da, baina ez da Fuego deitzen. Bitxia da Monique Pinçon-Charlotek eragiten duena: begiak argi, ezpainak naro, aski du hizketan hastea kea ikus dezagun kraterrean, lurra lehertzen, harriak airean eta laba goria mendi hegalean behera.

Eta bitxia da sumendiak ez diolako, behingoz, gutxien dutenei erasotzen, eta lasai ageri delako, hondartza bat euripean bezain. Esaten dituenak, baina, urduritasuna eragiten dute, eta azaldu ezin den ikara bakar batzuengan.

«Oligarkek fronte guztietan jotzen dute: ekonomian, lehengaien merkatuetan edota klima aldaketaren gaineko finantza-espekulazioan. Ez dute deus nahi euren kontroletik kanpo. Dauden arma guztiak darabiltzate horretarako, era guztietako armak herri xehearen kontra ekiteko. Baina egun ez dira kanoiak edo metrailetak, arma finantzarioak baizik, eta ideologikoak. Ohartu nola darabilen hizkuntza, orain ez da langilerik, pobreek hartu dute haien tokia, eta pobreak arazo dira, zama soziala, aldagai bai enpresa-kontuen doiketan. Gizatasuna kendu nahi diote herri xeheari».

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide