Diputatu jaunaren burla

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri

Parlamentuko oilategitik kukuka, Lizardik gaiztoan kontatzeko moduko etxe-barne bizia Madrileko legebiltzarrean: Pablo Iglesias hunkituta, negarrez, Billy el Niño polizia sarituak hainbat atxiloturi eragindakoak irakurri eta gero txaloka eskertu diotenean torturatu horiek berek argitara ateratzea iluna. Politikari bat parlamentuan anpuluka, ez da ohikoa. Bestea bai, Rivera jaun diputatuarena, kamerek erakutsi diguten burla-zeinua, (egik negar emakumeen moduan, egik negar emetxo hori), Iglesiasen malkoek piztuta egin duena.

Jeltzaleen estrategak Harlem Globetrottersena jotzen ari zirela hain jarrera primario bi aurkitzeak, politika bizitzeko era zaharrekin adiskidetu gaituzte. Torturatuen esker-oneko txaloek, Iglesiasen hipek eta Riveraren imintzioek politika gibel-erraiekin identifikatzen den eremura garamatzate.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide