Hitz egin

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko mai. 14a, 09:18

Hunkitu egin ninduen gaur hamar egun Martxelo Otamendik Rosa Lluch irakasleari eginiko elkarrizketak. Argia iruditu zitzaidan, eta argitsua. Osagaiak, bazituen, aurrez aurre zeuden biek pasatutakotik hasita. Erantzunetan igartzen zen aldarteak edertu egiten zuen iraganeko itzal oro. Tartean, Ernest Lluchen hilketaren ostean Gemma Nierga kazetariaren hitzak dakartzate biek gogora, «hitz egin ezazue» esan zienean pankartan zeuden arduradun politikoei. Buruak nola lan egiten duen. Hitz egin. Pertsonaren ekintzarik ohikoena, eta beharbada, baita zailena ere unerik makurrenetan.

Hogei bat urte izango dira. Kotxean noa etxera, izotza ari du. Halako batean, argiak bidean. Guardia Zibilaren kontrola. Ohi bezala orduan, geratzeko, itzaltzeko motorra. Paperak, prakak jaitsarazi dizkidate, jartzeko ezpondari begira. Sasi artearen ederraz gozatzen ari naizela, irratiz hizketan entzuten ditut. Kotxean dabiltza aztarrika. Hurreratzeko.

Jarraitu iritzia irakurtzen BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide