Zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko mai. 7a, 08:35

Zertarako hainbeste sufrimendu? galdetzen da egunotan nahinon dela. Hainbesteko mina, zertarako? Zertarako balio izan du honek guztiak? Zertarako? dio odol gordinetan datzanak, gorpua bera galdera-ikur. Bitartean, baratze bat nahi dizut egin abesten entzuten da harri-kartoizko euskal etxe baten aitzinean.

Eta armen, heriotzen eta etekin politikoen ekuazioak lotzen nauelarik, ez garela munduan aurrenekoak datorkit, beste batzuena ere izan dela galdera. Nahi gabe, trumilka hartzen naute beste danbateko batzuek, milioika galdera-ikur odolduk eta zalantzan jartzen ez diren hamaika egitate politikok. Eta inoren lekuan jartzeko eskubiderik gabe, Jaraman eusten aritu ziren miliziarrak datozkit, eta no pasaran bizitzeko bandera egin zuten herritar haiek guztiak, haiek ere galdetu izango ziotela beren buruari zertarako. Zertarako hainbeste sufrimendu.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide