Klemperer gurean

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko api. 16a, 09:34

Garai batean, garbi irudikatu izan du hiztunak zer den tortura. Tortura polizia-etxeetan eragin ohi den oinazeztatze sadikoa da, Harkaitz Canok Twist nobelan, lehenago Mario Benedittik-eta egin bezala, torturatua mendean dutenen aldetik antzezpenetik asko duena. Edozein administraziorentzat salaketa itsusia izanik gorputz hebainduena, beharrezkotzat jo zen, baina, buru ematea. Eta halaxe egin zen. Nola?

Hasieran, egiten zen salaketa oro ukatuz, eta ohartu zirenean, kukuarena eginez. Hala ekin zioten hedabide nagusiek hitzetik hortzera erabiltzeari, ez ordura arteko esanahian. Hitzaren mudantza etengabekoan, tortura beste zerbait zen, izan bahituaren zuloaldia edota poliziek eremu komantxean jasaniko presioa. Kontua hitza desitxuratzea zen, era batera edo bestera, esan nahi zuena esan ez zezan. Bitartekoak, bazeuden. Eta ekin eta ekin, hala lortu zen torturarena ia arlo pribatura baztertzea... harik eta Paco Etxeberria forentsea hiztegiarekin heldu zen arte.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide