Etxalarko organujolearen bilobak ere motza ingelesa, baina zertarako gehiago, Texaseko ebakera zoragarria tarteko, ikusi genuen, inolako arazorik ez Blairrekin eta Bushekin bikain moldatzeko. Rodriguez Zapaterok xume aitortzen zuen ingelesez erantzuteko eskatu ohi ziotenetan, «solo hablo español». Horrelakoak hamaika, Europaren ondasunez mintzo zaizkigula. Eta ez ditzagun hizpidera ekarri hagin artean dituzten lurraldeetako hizkuntzak. Gero, jakina, ateratzen dira Puigdemonten irudiak edozereraz kazetari atzerritarrekin ari dela, edo Gabriel, edo Junqueras, edo Romeva, eta dena da halako alderatze bihozgabea...