Bizitza eta politika

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko mar. 26a, 09:12

Iragan egun batez, ostatu batean, bi lagun ari ziren eztaba betean, biak ziren euskaldun zintzoak ustean, hala ere ezin adi elkarren artean, entzuten egona naiz umore tristean. Iraganeko gertaera batez ari ziren, ustez gauzak konpondu nahian. Solasaren harian, egin izan zituen akatsak zituen ahotan batak, egin izan zitzakeenak ere aitortu zizkion, ez zuen bere baitara bilduta bizi nahi; bestea ez zegoen baina, ezer ezagutzeko, lagunak buru gainera botatako harrietan zuen oinarritua diskurtsoa, ez zegoen ezer emateko, ez zuen ahul agertu nahi aurrean zuenaren aurrean.

Eta politika deitzen dugun talking headsen jolas horretan, ezin izaten diot maiz itzuri egin bi lagunen artekoaren estrapolazioari. Ez dio ardura zein mailatan, bada bihotz agerian ikusten dudanik, garbiegi seguru asko lehia zikinean aritzeko. Zintzotasunaren indarrez aritzea ez baita errentagarri.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide