Bihotz bi

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko mar. 19a, 08:54

Aste bi pasatxo huts egin zuela batek Bilbon, San Mames aurrean. Kirola zikindu zuten istiluen artean, taupaka segitu ezin izan zuen bihotz akitu bat. Lekukoek esatera, gelditu zen unean inorekin ari ez zela. Bihotz guztiek bezala, jabea zuen: brigada mugikorreko ertzain bat. Eta nor guztiek bezala, izen bat, berehala zabaldu zena: Inocencio Alonso Garcia, 51 urtekoa, Ermukoa eta aita familiakoa.

Izenak, horretarako ere badago, giza bolumena eman zion bihotzari. Athleticzalea zen Alonso, eta hedabideetatik esan zigutenez, gizon ona, edonori laguntzeko gertu beti. Halaxe gogorarazi zitzaigun elkarretaratzeetan. Gainetik eransteko: arduradunak ez ezik errudunak ere baditu Inoren heriotzak.

Hamabost egunera beste bihotz batek pott, Madrilgo Lavapies auzoan oraingoan. Senegaldarra da hildakoa, sic, kaleko saltzailea, sic, hauen kontrako polizia operazio batean, antza, herioan zihoala-edo, ziplo erori eta zendu da. Alonso bezala, ustez inorekin ari ez zela une horretan. Bihotz honek ere jabea zuen, baina luzaroan egon da argitara atera gabe Mmame Mbageren izena, sare sozialen bidez zabaldu eta gehiago gorde ahal izan ez den arte. Hala ere «kaleko saltzaile bat» izaten segitu du albisteetan, baita euskaraz ere. Beste inorez bat hil eta gerora ere. Ez da erraza horrela giza bolumenik ematea ezeri. Hemen ere errudunak daude, esan zaigu erakunde ofizialetatik, eta heriotzaren osteko istiluetan dabiltza haien bila poliziak, irudiek geldirik daudenak ere xehatzen erakusten dituzten berberak.

Jarraitu irakurtzen iritzia BERRIAn.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide