Botila heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko mar. 12a, 08:32

Ehun eta hogeita hamabi urte ondoren, heldu da botila. Australiako hondartza batean idoro dute, mezua zekarren barnean. Denbora hori guztia behar izan du Paula alemaniar itsasontzitik bota zenetik lehorreraino heltzeko. Urte asko da ehun eta hogeita hamabi, makina bat jende sortu eta hil da tarte horretan; minaldiak trumilka eta atzaparkada bete poz-ikara, baina azkenean, heldu da. Igorlearenak ez diren beste begi batzuek irakurri dute. Hori izan dugu asteko berri nagusia. Iritsi dela orain mende pasa bidalitako mezua. Ezin izan da gehiago gordean eduki, lau haizeetara zabaldu da berria. Amaitu da, itxura batera, zazpi ozeanoetako bakarraldia.

Ondorengo egunetako gertaerak eta erreakzioak ez dira inor lasai uztekoak, baina. Berehala ekin zaio diskurtsoak antolatzeari, lotsarik gabe mudatzeari. Itsasoan zelarik botilari harrika ibili direnak luzegabe hasi dira han zirela berak ontziaren karelean aldarria munduari zabaldu zitzaionean, urteetan ibili direla putz eta putz lehorra jo zezan.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide