Bikaina da kolpea, dotorea. Elkartze hura, benetan gertatu zen. Migel Joakin Eleizegik batean eta bestean bere burua erakutsiz irabazten zuenaren gaineko zergak arintzeko eskatu nahi zion Espainiako Isabel II.a erreginari. Algara, ordea, Handia filmeko gidoilariei zor diegu.
Nekez bil liteke egokiago bost hitzetan bi munduren arteko aurrez aurrekoa. Batak ezinaren esparrukotzat du erresumako basailo hura, izan behar du gaitzen bat espainola bada erreginari ez ulertzeko. Eta gorputzez ere makurra denez, nabarmen matxarra, hor egon liteke arrazoia: atzeratua da?