Txilar artean pasieran

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2018ko urt. 22a, 09:24

Sortzezko bekatua zuen, gutako serafinak, kerubinak eta goi-aingeruak ez bezala, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k. Donostiako alkate jaunak gogorarazi digu asteon Euskadi Irratian, Antigua auzoan inauguratu berri den horma irudiaren kari: Txillardegi ETAren sortzaileetako bat izatea «arazoa» da gaur egun.

Nik ulertu egin nahi diot Eneko Goiari, zehaztu ere egiten baitu momentuko ahokada ez dirudiena. Gauzak ez direla nahi bezain errazak esaten ari zaigu. Eta hori dioenean politikaz ari da, indarren arteko sinergiez, zuhurtziaz.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide