Ez dugu aukera handirik izan inon irakurtzeko euskal jatorrikoa dugula Astiz, eta hala zirela, Argentinatik eta Prozesu garaitik (1976-1983) urrundu gabe, Batzorde Militarreren lan zikinetan nor izan ziren Albano Harguindeguy jenerala (barne ministroa sei urtez: atxiloketen txostenak zituen egunero mahai gainean), Juan Bautista Sasiain jenerala, Antonio Arrechea eta Leandro Aguirre teniente koronelak, Ricardo Jaureguiberry eta Jorge Alcides Larrateguy koronelak, Hugo Augusto Vidarte maiorra, Juan Agustin Oyarzabal ofiziala…