Halako batean, zutarri borobildu baldar bat errepide estuaren hegian, bueltan-bueltan harri txikiak dituena multzoan bilduak, bertatilk igaro den bakoitzak bana utzia. Compostelarik gabeko milladoiro bat Connemaran.
Ez da zeltiar magiarik. Gosete Handiaren begian, 400 lagun inguru hil ziren tokia seinalatzen du oroitarriak. 1849an, ehunka lagun heldu ziren Cluain Cearban-era janari eske. Han, laguntzak aztertzen zituen britaniar batzordea Dolphi Lodgen zegoela esan zitzaien. Oinez egin zuten harainokoa. Alferrik. Bueltan zihoazela, ekaitzak harrapatuta, goseak eta aintziran itota hil ziren laurehun andre, gizon eta ume haiek.
BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen