Kakazotz

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko uzt. 10a, 09:05

Hitzek mundua azaltzeko balio badute, kakazotza balio dute hiztegiek. 1989an ludiak jiraka segitzen zuen, eta bira bakoitzak behartuta edo, gauza asko gertatu zen munduan. Halarik ere, Berlingo Harresia erori zen urtea izango da beti guretzat hura.

Egunez egun azaro ilunak zekarzkigun irudiek aldaketa gaitzen lekuko izango ginela esaten ziguten. Han zeuden milaka berlindar, hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikanka, itxuraz urteetako amorrua borra bihurturik, hormatzarra nola erortzen zen laguntzen.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide