Bultzi leihotik

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mai. 15a, 09:14

Jakizu zer parajetan galdu ziren Lizardiren begiak Bultzi-leiotik idazteko hazkurri bila zebilela. Igaro ahala eguna zabaltzen duen trenean noala, alez ale datozkit hitzak, eta honezkero bestela ezin, Antton Valverdek dihardu nire gogoaren pianoan kantuan. Jakizu non zituen begiak gizonak, arto musker, mendi, baserri zarrak, Tolosa eta Donostia arteko nonbaitenen agi danean, oro laiño mee batek estalia, urrez oro eguzkiak yantzia, nork daki non, garrantzirik ere ba al du bada.

Edertasun min batek hartzen du dena: poetaren begiek ikusten dutena bezainbat haren hitzen gatibu geratu denaren gogoa. Badaki zertan ari den Lizardik.

BERRIAn argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide