Zuzen dabilela beste kazetari batek esango dio luze gabe, eta ez edonork. Herman Tertsch Del Valle Lersundik ere urrun barik du bermea: «Hori da beste mitoetako bat, Narbaiza. Gure aitona eta haren anaia, biak izan ziren Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais-eko lehendakari. Beti hitz egin eta argitaratu zen euskaraz».