Ahaztuxe nituen lerrook, eta hala jarraituko zuten ez bagintuzte britainiarrek kolpetik iratzarri. Denak arduratzen gaituenok hori dugu berezi, erraz igarotzen garela iheslarietatik Espainiako Gorteetarako hauteskundera eta Eurokopatik britainiarren etorkizunagatik larri kezkatzera, batak bestearekin loturarik ez duela benetan sinetsita.