Gerezi garaia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko eka. 6a, 10:22

Jendarte hobe baten ametsa du ituan kantuak. 1867ko gau batean egin omen zuen Jean Baptiste Clement idazleak Antoine Renard-en ezagutza Montmatreko cafe batean, non bestela. Batak poema eder bat zuen, besteak hitz horiek abesti bihurtzeko behar zuten doinua. Hala sortu zen Gerezi garaia, maitasun kantu zoragarri bat. Historiaren apeta izan zen Clement Pariseko Komunako ametsean nahastea eta gereziena himno iraultzaile bilakatzea.

Gerezi garaian gaude, eta jendarte hobe baten alde hildakoak gogorarazteko sasoia heldu da. Hala omenduko dira gaur bertan Iberon 1936ko urrian fusilatutako haiek. Lehengo astean beste horrenbeste egin zen Etxaurin, gerezi tokia gerezi tokirik bada. Aurrekoan, berriz, eta ihesaren urteurrenarekin bat eginez, Ezkabako gotorlekuan hildakoak ekarri ziren gogora.

Gerezi janean ari ginen Galizian orain dela urte parrasta bat Xan Vazquez ezagutu nuenean. Nik ez neukan poema ederrik eta bera ez zen musikaria, Coruñako udal arkeologoa baizik. Xan duen arren grazia, Juancho deitzen dute lagunek. Juancho?, galdetu nion harrituta. Orduan kontatu zidan izenaren istorioa.

Jarraitu irakurtzen, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide