Futbolaren gerra

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ots. 10a, 10:09

Ukabilkada kontzientziei Frantziako Saint Etiennen. Beltzak ziren pankartak eta zuriak letrak bertako harmailetan gaur zortzi: «Diru zikina onartu. Burla askatasunei. Jende xehea baztertu. Ongi etorri PSGra».

PSG kontrako ekipoa zen, Paris Saint-Germain, alegia. Klubarentzat ziren mezuak, ez hainbeste soldadu aberatsentzat, ezpada gobernuarentzat. Izan ere, urteak dira Qatar Sports Investment dela ekipoaren jabea, Dohatik zuzentzen da taldea eta elastikoetan daraman publizitatea ez da oso bestelakoa, Fly Emirates, Arabiar Emirerri Batuetako aire konpainia.

Seguru asko izango da bestelako tolesdurarik ere, baina nekez bil liteke lau pankarta horietan baina hobeto munduaren parte honetan jende askok, futbolzale izan zein ez, Qatarreko eliteez gizendu duen ustea: sos lohiez erosi dituztela FIFAko buruak 2022ko Munduko Futbol Txapelketa bertan joka dadin, norbanakoaren zein taldeen askatasunari egiten zaion burlak ez duela mugarik Qatarren eta timokrazia guztietan bezala, txikitu arte zanpatzen dela apala. Estadioak eraikitzen bakarrik dagoeneko 1.500 langiletik gora hil dira, denak atzerritarrak eta ia esklabu legez bizi direnak. Mundialerako 4.000 izango direla diote. Gerla Handian, 6.000 biztanle galdu zituen Euskal Herriak.

Jarraitu iritzi artikulua irakurtzen Berria egunkarian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide