Horrexegatik, geure barnean oihartzuna ezaguna zaigulako bultzatu nahi izan zuen eroslea Forum Sport-ek: «Kirolak libre egingo zaituzte». Zabarkeria gaiztoa litzateke kateko edozein denda Auschwitzeko eremuarekin konparatzea; haren durundioa ez entzutea bestekoa, seguru asko. Sedimentazio prozesuaren ondorio gara.
Hainbeste urte ez dela, Basetxea telesaioan, lozorrotik sumindurara eraman ninduen zigorra ezarri zioten froga gainditu ez zuenari: ilea moztu zitzaion kameraren aurrean. Gizon bat izatera zigorra beste bat litzatekeela, ez dut dudarik. Menturaz ez nahita, baina programak zergatik aukeratu zuen zigor hori eta ez beste bat geure sedimentazioan zegoen. 36ko gerran ezartzen zitzaien umiliazio bera galtzaileei. Emakumeei beti.
Jarraitu irakurtzen Berria.eus-en.