Gertaerek arrasto sakona utziko zuten, eta ez Mexikon soilik. Matxinada hark ezohiko ezaugarri asko zuen. Hasteko, ez zela boterea lortzeko mugimendua. Dena denentzat, guretzat deus ez. Gobernua salatzen zuten, ustelkeria, mendeetako abandonoa. Eskubide indibidualen eta kolektiboen defentsan agertu ziren; demokrazia, askatasuna eta justizia aldarrikatu zuten; mundu berri bat eskatu. Ez gara Chiapas aldatzeko harrotu, zioten, ez Mexiko, ez Amerika. Beste mundu bat nahi dugu, Neoliberalismoaren kontra eta Gizateriaren alde.
Jarraitu Iñigo Aranbarriren Berriako iritzi artikulua irakurtzen.