Ni ez naiz ergela

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko abe. 15a, 09:17

Badatoz hauteskundeak Olentzerori aurrea hartuta, sutondoan kantatzeko lelo ederrekin. Hain antzekoak denak elkarren artean non hemendik bi hilabetera abestera, ez genituzkeen bereiziko zein zeinena den. Eta agian horrexek utzi dit erremin hau, ia alderdi guztiek sinatzeko modukoa begitantzen zaidalako denetan onena. Izan ere, nork ez du maite bere burua «Zurea bozkatu» esateko lain.

Zurea bozkatu. Zer den norberarena, badakigu. Ideia bat egiteko moduan behintzat. Norberarena da gutxi gorabeherako espazio txatal konpartitu bat; maite dugun jendea; daukanak, lana; zaletasunen bat edo beste; gure bizialdian erostea lortu izan duguna; oraindik pizturik dugun ametsen bat; zaputzaldi batzuk eta seguru zerrendatzea ahaztu dudan beste zerbait.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzi artikulua Berrian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide