Eta arduraz ari garela, arduraz mintzatu da Tony Blair, Britainia Handiko lehen ministro ohia. Barkamena eskatu du, barkamena orain hamabi urte Iraken inbasiorako erabili zuten informazioa okerra zelako. Ez ginen gai izan, onartu du, Sadam Hussein kentzeak ekarri duen kaosa aurreikusteko, eta baliteke nahas-mahas horrek ISIS taldea sortzen eta indartzen lagundu izana. «Ezin esan daiteke 2003an Sadam boteretik kanporatu genuenok ez dugula erantzukizunik egungo egoeran», eman dio errematea.