Toki bat munduan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko urr. 26a, 09:54

Ez du ederra izan behar zelofan polit batean itota hiltzea. Atergabe dantzari koloretsuekin, antzerki-molde estatikoekin, eta urtean behineko erritual batekin berdintzen bazaituzte, zureak egin du. Erantsi horri arbelezko teilatu zorrotzak eta zelai beti berdeak. Fini. Postal bihurtu zaituzte, poster, estetika huts, eta turismoaren legeak izugarri gogorrak dira edonon.


Susmoa dut egon zela garai bat Zuberoa hori izan zena gure belaunaldiko askorentzat. Formazio garaian geunden eta Altzürürüko argazkiek La gran enciclopedia vasca-n eta Benito Lertxundiren kantuek ekarri ziguten Irlanda etxera. Zeltiar aireen bolada zen eta Zuberoan xirula zuten, ttun-ttuna eta edozer esanda ere musika zuen euskalkia. Halako exotismo bridatu bat Kerryraino joan beharrik gabe. Hori baitu ezagutza ezak. Idealizatzen dira begiak betetzen dizkiguten parajeak eta ikusezin bilakatzen bertan bizi direnen ardurak, nahiak eta eguneroko beharrak. 

Jarraitu Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarraren iritzia irakurtzen Berria.eus-en.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide