Cañizares eta biok

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2015ko urr. 19a, 09:44

Barruak agindu ahala hitz egin du Antonio Cañizares Valentziako artzapezpiku eta kardinalak, aho-bizarrik gabe, ohi duen legez: «Errefuxiatu eta migranteen inbasio hau, lastorik gabeko garia da? Zer izango da Europa urte batzuk barru?». Eta izpi batean etorri zaio zaparrada, estatuko Fiskaltzaren parte hartzea eskatu dute hainbat erakundek. Espainiako Gotzainen Biltzarretik bertatik ere egin diote errieta.

 

Cañizaresek, esan gabe doa, zabar eta zakar jokatu du; ez buruz, baizik eta egitez, esan dio honezkero baten batek. Aukeratu dituen hitzak ez dira egokiak izan, are gutxiago justizia soziala bazter utzita geure burua errukiaren lurrunetan egosten ari garen honetan. Eta hor egin du menturaz kristauak bekatu: errukia gutxienez, jauna.

Bistan da, ez da Ameriketatik heltzen den jendeaz ari Cañizares, Europa gero eta musulmanago baten izuak lotu du kardinala. Esateko era baldres eta desegokia bazter, badira urte batzukEurabia kontzeptua gurean dela. Sustrai kristauen baztertzeak, migrazioari ateak zabaltzeak, islamaren eta demokraziaren arteko uztartze ezinak eta AEBen eta Israelen kontrako iritzi-oldeak ekarriko dute hondamendia Europara. Bat Ye'or britaniar idazle judua da konspirazio-teoria honen jainkoa eta Mario Gabiria cortestar soziologoa izan du, aldeak alde eta behiala argiago, profeta gurean.

Jarraitu irakurtzen Iñigo Aranbarriren iritzia hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide