Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 15erako

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea

Aurreko bertso bazkari bateko irudia.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertso bazkaria antolatu du ekainaren 15erako. Bazkaritarako izena eman beharko da aurrez, 38 euro ordainduta.

Ikasturteari bukaera emateko bertso bazkaria antolatu du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, ekainaren 15erako; otordua 14:30ean izango da, Joseba jatetxean. Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal arituko dira bazkalostean bertsotan.

Bazkaritarako izena eman beharko da aurrez, eta horretarako epea zabalik da dagoeneko. Bazkaria 38 euro ordaindu beharko da, eta izena eman nahi duenak erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide