Bertsoaz gozatzeko aukera eskaintzen duten jolasetan aritu ziren bazkalordura arte, Loiolan. Arratsaldean, berriz, zuzeneko bertso saio bat entzun eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Erniarraitzeko ikasleez gain, Elgoibarko bertso eskolatik ere bertaratu ziren zenbait gazte, eta elkar ezagutzeko abagunea izan zuten.