Erniarraitzeko ikasleei zuzenduriko saioak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea

Erniarraitzek ikasleei zuzendutako aurrez aurreko saioak antolatu ditu.

Erniarraitze bertsozale elkarteko ikasleek zuzeneko saio bat entzuteko aukera izan dute abenduan. Horretarako, elkarteko kideen prestutasuna ezinbestekoa izan da, haiek izan direlako saio horietan bertsotan aritu direnak.

Guztira hamahiru saio izan dira, ikasle talde bakoitzeko saio bat, alegia. Ikasleek, entzule papera betetzeaz gain, gai-jartzaile lanetan aritzeko aukera ere izan dute. Saioaren aurreko eskolan gaiak prestatzen aritu ostean, bertaratutako bertsolariei gaiak jartzen aritu zaizkie.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide