Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 23 lagun ikasturteari bukaera emateko Beizamako aterpetxean bildu ziren, maiatzaren 11tik 13ra. Aukera ezinhobea izan zuten elkar ezagutuz jolastu eta bertsotan egiteko. Astero bertso-eskolan egiten duten hori besteekin elkarbanatuz asteburu ederra pasa zuten. Larunbat gauean gainera bisita berezia jaso zuten: Amets Arzallus eta Jokin Uranga bertsolariekin afaldu eta bertsotan egiteko aukera ez zuten alferrik galdu.
Hurrengo ikasturtearen zain geratzen dira berz bertso eskoletako gaztetxoak.