Julene Iturbek irabazi du San Antontxu bertsopaper lehiaketa

Julene Iturbe bertsolaria.

Mungiako Taket bertso eskolak urtero antolatzen duen lehiaketa da San Antontxu, eta joan den igandean izan zen sari banaketa. Aurten ere, Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du gazteen mailako lehenbiziko saria.

 

Joan den igandean, urtarrilak 21, izan zen sari banaketa ekitaldia Mungian bertan, eta, gainontzeko irabazleekin batera, han izan zen Iturbe saria jasotzen eta bere bertso sorta kantatzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide