Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak salgai daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea 2017ko abe. 12a, 20:47

Abenduaren 20an Txapelen omenezko bertso saioa izango da Azpeitiko Soreasu antzokian.

 

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen du Txapelen omenezko bertso saioa, eta aurtengoa abenduaren 20an izango da, 22:00etan, Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertsotan, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Eneritz Artetxe azkoitiarra arituko dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Haritz Etxeberria 'Ministro'-k jardungo du.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta Azkoitiko Zurt tabernan erosi ahal izango dira 8 euroren truke. Egunean bertan, leihatilan, 10 eurotan jarriko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide