Zabalik dago bertso-eskolarako izen ematea

Herriko bertsozale guztientzat zabalik ditu ateak Erniarraitzek. Urrian jarriko dira martxan bertso-eskolak urtero bezala. Aurtengoan ere eskeintza zabala dago, adin guztietako bertsozaleentzat.

 

Ume eta gaztetxoen ordutegia izen-ematearen ondoren zehaztuko da. Helduen taldea, berriz, astearteetan 20:00etan biltzen da herriko Kultur Etxean.

Edonor dago gonbidatuta bertso-eskola ezagutzera, ez dago bertsotan jakin beharrik. Zalea izatearekin nahikoa da, denentzat baitago lekua Erniarraitzen.

Interesa duenak idatzi dezala erniarraitz@gmail.com helbidera edota deitu 637 758 734 telefono zenbakira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide