Naia Arrizabalaga bigarren postuan sailkatu da Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz bertsozale elkartea

Igandean Ordizian izan zen sari banaketan jaso zuen bere saria.

Argi Berri Elkarteak Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketaren 26. edizioa antolatu du aurtengoan, eta guztira 25 lan bildu dituzte hiru mailatan. Erniarraitzeko ikasle den Naia Arrizabalaga azkoitiarrak gaztetxoen mailako 2. saria irabazi du antolatzaileek proposatutako Herriko alkate banintz gaiari idatzitako bertso sortarekin.

 

Sarituen artean da Erniarraitzeko kide den Jon Gurrutxaga azpeitiarra ere, helduen mailan 3. saria lortu baitu Han daude josirik sortarekin.

Bertsopaper lehiaketen artean tradizio handienetakoa duenetako bat izango da Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa. Ordiziako Argi Berri Elkarteak hogeita seigarrenez antolatu du sariketa aurten.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide