Bihar izango da Herriarteko finala

Oraindik sarrerarik erosi ez duenak bihar, maiatzak 27, 16:00etatik aurrera Izarraizko leihatilan izango du aukera.

 

Otsailaren 3an eman zitzaion hasiera Herriartekoari Azkoitian, bukaera berriz, bihar, maiatzak 27, izango du Azpeitian. Arratsaldeko 17:30ean finala jokatuko da Izarraitz pilotalekuan Tolosaldeko Karidadeko benta eta Am...ona taldeen artean. Saiorako sarrerak aurrez www.bertsosarrerak.eus webgunean eta San Agustinen badaude ere, bihar bertan 16:00etan jarriko dira salgai Izarraizko leihatilan.

Erniarraitzek ere hartu du parte Herriartekoaren antolaketan, beraz, herriko bertsozaleei finalera joateko deiai egiten die. Izan ere, Herriartekoari bukaera biribila eman nahi zaio eta Gipuzkoako bertsozaleen festa izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide