Erniarraitz Bertsozale Elkarteak urtero bezala Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du biharko, abenduaren 20rako Azpeitiko Soreasun. Saioa gaueko 22:00etan izango da eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira kantuan. Gai jartzailea aldiz, Haritz Etxeberria "Ministro" izango da.
Sarrerak aurrez erosteko aukera badago oraindik ere Azkoitiko Zurt tabernan edo Azpeitiko Orkatz eta San Agustin tabernetan 6€tan. Saioan bertan ere erosi ahal izango dira 8€tan.