Bertsotruk-eko bigarren topaketa

Pasa den larunbatean izan zuen Erniarraitzek Bertsotruk ekimeneko bigarren topaketa. Urrakin elkartu ziren Gasteizko Kakiturriko eta Erniarraizko kideak.

 

Lehen Gasteizen egindakoren itzulia izanik, jadanik batzuk elkar ezagutzen zuten. Bi bertso-eskoletako 35 lagun inguru bildu ziren mahai bueltan eta ondo bazkaldu ondoren talde bakoitzeko hiruna bertsolarik kantatu zuten. Gasteizko taldetik Serapio Lopez, Felipe Zelaieta eta Manu Bendala aritu ziren, Erniarraizko taldetik berriz, Eduardo Larrañaga "Kaminburu", Haritz Etxeberria "Ministro" eta Iñaki Tolosa. Hiru belaunaldi desberdinetako bertsolariak jardun ziren kantuan eta Manu eta Iñakirentzat jende aurreko lehen saioa izan zen gainera. Gaiak jartzen Silvia Etxaniz aritu zen eta saio ederra osatu zuten denen artean.

Gasteizko bertso-eskolarekin bi topaketak eginda Durangaldeko bertso-eskolarekin izango dituzte hurrengo bi hitzorduak, bata etxean eta bestea kanpoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide