Erniarraitz Bertsozale Elkarteak aurten antolatu du Bertso koparen bigarren edizioa. Ostiralean jokatu zen Matadeixen, eta kantuan aritu ziren Eli Pagola, Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz, Unai Izagirre "Attola", Asier Garate "Txibilter", Aitor Urbieta, Mikel Artola, Oihana Iguaran, Iban Urdangarin eta Ane Labaka. Giro ederra sortu zen hamar bertsolarien eta Matadeixen elkartu ziren 150 entzuleren artean.
Hiru fasetan banatu zen saioa, eta epaile lanak entzuleen artean banatu ziren, fase bakoitzean bost epaile izendatuz. Lehen fasetik Unai Izagirre, Asier Garate, Asier Azpiroz, Aitor Urbieta, Maddalen Arzallus eta Oihana Iguaran pasatu ziren bigarrenera. Azkenik, buruz-burukoan Oihana Iguaran eta Txibilterrek kantatu ondoren azkoitiarra nagusitu zen.
Irabazleari bere kopa cantadoria den Simone Monnik eman zion, beraz, Matadaixen bildu zirenek Sardiniako kantu inprobisatua ezagutzeko aukera ere izan zuten.