Pernando Amezketarra sariketa antolatu du lehen aldiz aurten Tolosaldeko Harituz Bertsolazeen Bilguneak, eta guztira lau bertso-eskolak hartu dute parte bi kanporaketetan. Horietatik Hernaniko bertso-eskola eta Erniarraitz pasatu ziren joan den zapatuan Amezketan jokatu zen finalera.
Laurogei lagun inguru bildu ziren Amezketako Behartzana jatetxean afaldu eta saioz gozatzeko. Hernaniko taldean Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagola aritu ziren kantuan, Erniarraizko taldean, berriz, Haritz Garmendia, Aitor Salegi eta Eneritz Artetxe. Bi taldeen artean saio bizia eta umoretsua egin zuten, eta afaloste ederra pasatzeko aukera izan zen.
Azkenean, bi epailek eta entzuleek hala erabakita, Erniarraitzek lortu zuen bertso-eskolarako egurrezko mikrofonoa.
Hona hemen Tolosaldeko Atarian eginiko kronika.