Eskolarteko Txapelketa Azkoitian

Ostegun honetan, martxoak 17, izango da Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa Azkoitiko Iraurgi Elkartean. 

 

Gipuzkoako XXXVI. Eskolarteko Txapelketa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak 14-18 urte bitarteko gazteentzat. Otsailaren 12an hasi zen Legazpin, eta aste honetan jokatuko da bosgarren eta azken kanporaketa Iraurgi Elkartearen eta Erniarraitzen laguntzaz.

Bertso afari formatuan izaten dira kanporaketak eta ondorengo bertsolariak izango dira kantuan:

Lierni Rekondo (Lasarte)

Naroa Aguirre (Urnieta)

Iker Letamendia (Azpeitia)

Imanol Albizu (Azpeitia)

Itziar Mendia (Beasain)

Urko Arregi (Oñati)

Afaria arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi beharko dira asteazkena baino lehen. Saio horretan erabakiko da apirilaren 17an Eibarren jokatuko den finaleko zortzikotea zein izango den.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide