VIII. Erniarraitz Sariketako finala sarean eskegi dute

Pasa den ostiralean, martxoak 4an jokatu zen VIII. Erniarraitz Sariketako finala Azpeitiko gaztetxean. Unai Mendizabalek jantzi zuen txapela eta Oihana Iguaran izan zen bigarrena. 200 lagun inguru bildu ziren gaztetxera eta giro onean saio polita osatu zuten 6 bertsolariek. Hemen finaleko sailkapena eta puntuazioak:

 

1- Unai Mendizabal 279 puntu.

2- Oihana Iguaran 278,5 puntu.

3- Jon Gurrutxaga 269,5 puntu.

4- Amaia Iturriotz 267,5 puntu.

5- Gemma Urteaga 265,5 puntu.

6- Aitor Salegi 261,5 puntu.

Ostiraleko bertsoaldi onenak sarean daude ikusgai, joateko aukerarik izan ez zuenak lotura honetan du ikusteko aukera.

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide