Oihana Iguaran, Erniarraitz Sariketako bigarren finalista

Atzo, otsailak 21, jokatu zen Kultur Etxean Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa, eta Oihana Iguaranek irabazi zuen. Kalean ibiltzeko eguraldi bikaina egonagatik Kultur Etxeko aretoa jendez bete zen, eta saio bizia eskaini zuten Amaia Iturriotz, Aitor Salegi, Aitor Servier, Maider Arregi, Oier Etxeberria eta Oihana Iguaran bertsolariek. 

 

Iguaran Amasako bertsolari gaztea izan zen saioko irabazlea, eta, beraz, zuzenean Azpeitiko Gaztetxeko finalerako sailkatu da. Gainontzekoek hirugarren kanporaketako puntuazioaren zain egon beharko dute. Hona hemen atzoko sailkapena: 

1-Oihana Iguaran (246,5)

2-Amaia Iturriotz (238,5)

3-Aitor Salegi (236)

4-Oier Etxeberria (232,5)

5-Maider Arregi (231)

6-Aitor Servier (226)

Hirugarren eta azken kanporaketa datorren igandean, otsailak 28, jokatuko da Errezilgo Borondegin. Ondorengo bertsolariek abestuko dute:

-Gemma Urteaga

-Eli Pagola

-Eñaut Martikorena

-Xabi Igoa

-Aitor Irastorza

-Jon Ander Iriondo

 Saioa arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta sarrera 17:00etan irekiko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide