Erniarraitz sariketa, igandean Azkoitian

Pasa den astean hasi zen Erniarraitz sariketa, eta igande honetan, otsailak 21, Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa izango da Azkoitiko Kultur Etxean.

 

Arratsaldeko 17:30ean hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek abestuko dute:

Oihana Iguaran

Aitor Servier

Amaia Iturriotz

Oier Etxeberria

Aitor Salegi

Maider Arregi

Gai-jartzaile lanetan, berriz, Silvia Etxaniz azkoitiarra arituko da.

Kanporaketa horretan martxoaren 4an ospatuko den finalerako bigarren finalista zein den erabakiko da, eta besteek hirugarren eta azken kanporaketaren zain geratu beharko dute, puntuazioaren arabera osatuko baita finaleko seikotea.

Saiorako atea 17:00etan irekiko da, eta sarrera 3 eurokoa izango da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide