Erniarraitz Sariketaren VIII. edizioak ekin dio bere bideari. Atzo izan zen lehenengo kanporaketa Azpeitiko San Agustinen. Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Malen Amenabar, Jon Gurrutxaga eta Aratz Igarzabal bertsolariek abestu zuten elkartutako 120 lagunen aurrean. Jon Gurutxaga izan zen irabazlea, beraz, zuzenean sailkatu da martxoaren 4an jokatuko den finalera, gainontzeko bostek beste kanporaketetako puntuazioen zain egon beharko dute. Honela geratu zen sailkapena:
1-Jon Gurrutxaga (240)
2-Unai Mendizabal (237)
3-Haritz Mujika (224,5)
4-Aratz Igarzabal (218)
5-Maialen Akizu (214,5)
6-Malen Amenabar (209,5)
Hurrengo kanporaketa datorren igandean, otsailaren 21ean izango da Azkoitiko Kultur-etxean arratsaldeko 17:30ean.